Koldo Herrera sunbildarra nagusitu da Azagrako BTT lasterketan

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 1a

Koldo Herrera txirrindulari sunbildarra Azagrako 29. Mendi Bizikleta Lasterketako ibilbide luzean nagusitu ondotik, podiumeko goitiko koxkan.

Bezperan herriko mendi bizikleta ibilbideko ibilaldi luzea osatu ondotik, abuztuaren 30ean, igandean, Azagrako Villa de Azagra Mendi Bizikleta Lasterketaren hogeita bederatzigarren edizioko ibilbide luzean nagusitu zen Koldo Herrera Urroz txirrindulari sunbildarra. 55 kilometro luze eta mila metroko desnibel positiboa duen proba irabazi du txirrindulari sunbildarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun