[ARGAZKIAK] Giro ederra izan dute Eratsungo Iruñarri Egunean

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Egun osoko egitarauren bueltan, Iruñarri Eguna ospatu zuten larunbatean Eratsunen. Tartean, 2zi elkarteari 2.300 euroko txekea eman zioten. 

Argazkiak: Batix Ezeiza.

Goizean, Iruñarri aldera mendi buelta egin zuten. Bazkalondoan, Bularretik ehundutako aitortzak dokumentala pantailaratu zuten Trinketean, eta ondotik, kuadrillen egunean bildutako dirua 2zi elkarteari eman zioten: 2.307 euroko txekea, hain zuzen.

Segidan, omenaldiaren txanda izan zen. Alde batetik, hiru herritar saltzaile ibiltari omendu zituzten: Jose Juan Deskarga, Juan Mari Elizalde eta Jesus Mari Estanga, eta bestetik, urte askoz mediku lanetan ari den Jose Mari Lana.

Omenaldiaren ondotik, herriko gazteek herri kirol erakustaldi ederra egin zuten, eta hori akitutakoan, luntxa eman zuten. Eguna borobiltzeko, afaria egin zuten plazan eta giro ederrean, 98 lagun bildu ziren. Unai Apezetxea doneztebarrak prestatu zuen afaria eta arrakasta handia izan zuen. Hala, Eratsungo Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie bai berari, bai bere gurasoei, egindako lanagatik. Akitzeko, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izan zen.

Bide batez, udalak Batix Ezeizari ere eskerrak eman nahi izan dizkie, argazkiak ateratzen ibili zelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun