[ARGAZKIAK] 185 txirrindularik parte hartu dute Sunbillako VIII. Mendi Bizikleta Ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Sunbillako Mendi Bizikleta Ibilaldiaren zortzigarren edizioa egin zen abuztuaren 29an. Izugarrizko giroa izan zen goiz goizetik herrian. Guztira 185 txirrindulari izan ziren eta bi ibilbide izan zituzten aukera, 25 kilometrokoa laburrena eta 32 kilometrokoa luzeena. Aipatzekoa aurtengoan hamar bat parte hartzaile Ipar Euskal Herritik etorri zirela. Herritik ere partaidetza handia izan zen. Sari pila zozketatzen dituzte, dortsalaren arabera. Sari potoloena, bizikleta, Eneko Herrera Urroz herritarrari tokatu zitzaion. Argazkiak: Maider Petrirena

Eskerrak eman antolakuntzari, partaideei eta nola ez modu batera eta bertzera lagundu duten guziei. Beraiek gabe hau antolatzea zailagoa izango zen. Aipatu DJ J&J goiz goizetik giro alaitzen ibili zela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun