Bulego mugikorra herritarren arretarako Eratsungo plazan abuztuaren 31tik irailaren 4ra

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 29a

Bortz egun pasako ditu bulego mugikorrak Eratsunen

Abuztuaren 31tik irailaren 4ra arte Eratsungo Udalak herritarren beharrak erantzuteko bulego mugikorra herriko plazan egotea ahalbidetu du. Herritarren arretarako ordutegia 9:15tik 13:45era izango da eta etxebizitza-zerbitzuen ordutegia berriz 9:15tik 17:00etara. Doakoa izango da bulego mugikorrak eskainiko duen zerbitzua eta aurretiko hitzordurik gabe jaso ahal izango duzu laguntza.

Bertan eskainiko diren zerbitzuen artean; Nafar Gobernuak eskaintzen dituen zerbitzuen informazioa, «Cl@ve» eta ziurtagiri digitalaren akreditazioak, edozein administraziorako dokumentazioen erregistroa, internet bidezko kudeaketa... bertan kexa eta iradokizunak ere jasoko dituzte eta arreta euskaraz eta gazteleraz jaso ahal izango duzu. Bertzetik, bulego mugikorra aniztasun funtzionala duen pertsona ororentzat egokituta egongo da.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, oficinamovil@navarra.es -era idatzi edo 848 420 104 zenbakira deitu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun