Hamabortz bikote Urrozko frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 26a

Herriko bestak hurbiltzen ari direla nabari da Urrozen. Herritarrek frontenis txapelketa bat antolatu dute eta finala bestetan jokatzeko asmoa dute. Harrera oso ona izan du herrian eta hamabortz bikotek parte hartu dute. Kirol pixka bat egiteko aitzakiarekin, herritarrak elkartzeko aukera ere eman du.

Argazkiak eta testua: Aitziber Zozaia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun