Elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko 200 jokalari baino gehiago apuntatu dira heldu den denboraldian Errekarekin eskubaloian aritzeko. Oraindik izenik eman ez dutenek igande hau, abuztuaren 23a, izanen dute azken eguna.
Lotura honetan sartuta apuntatzen ahal da, eta infantiletan eta handik goitiko kategorietan, fitxa egin ahal izateko NANa edukitzea nahitaezkoa dela oroitarazi du Errekak. Taldeak, egutegiak eta ordutegiak aitzinerago jakinaraziko ditu.