Bestak 2026

Zubietako festetako herri bazkarirako txartelak abuztuaren 12ra arte eskura daitezke

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 7a

Zubietako festetan eginen den herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.

Zubietako festen barrenean herri bazkaria eginen dute hilaren 18an eta bazkari horretarako txartelak salgai daude. Txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 12a izanen da. Bazkariaren prezioa 42 eurokoa da, bazkaria eta afaria nahi izanez gero 50 euro eta haurren menua (iberikoak, kroketak, hanburgesa eta izozkia), 15 euro.

 

Euskal Parrillak prestatuko duen helduen menuan iberikoak, entsalada errusiarra, zapoa parrillan eta goxua izanen dute, edariarekin, kafearekin eta koparekin hornitua.

Santxon edo Ainhoari eskatuz (628 88 11 64) eskura daitezke txartelak eta Bizumik ez da onartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun