Txapelketako partidan, Zeberio II.a eta Ion, Xanti Uterga eta Agirrezabalaren kontra ariko dira
Jaialdiko lehen partidan, berriz, Oses eta Markel Leatxe donamariarra, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Baztanen kontra ariko dira.
Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatzen duen jaialdi hau, oraingoan Tafallaldean euskara sustatzearen alde izanen da, Tafallako Garces de los Fayos Ikastolaren alde, zehazki. 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrera-dohaintza egin beharko dute eta 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa. Ttikiagoek doan izanen dute.