Bestak 2026

Giro ederrean eta jende aunitzekin ospatu dituzte Gazteluko bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

Malerrekako dantzari ttikiek erakustaldi polita egin zuten igande arratsaldean, Gazteluko bestetan.

Gazteluarrek ere giro ederra izan dute ortzegunetik asteartera ospatu dituzten bestetan. Hasteko, ortzegunean, txupinazoarekin batera, ezustean, aizkora apustua egin zuten lau gaztek. Programan iragarria ez bazegoen ere, jende aunitz hurbildu zen apustua ikustera. Larunbatean ere herritarren arteko herri kirol saioa izan zen eta igande arratsaldean, Malerrekako dantzarien erakustaldia. Horiek argazkietan bildu ditugu, baina bertze hainbat ekitaldi izan ziren.

Lau gazteren arteko aizkora desafio "sorpresa" izan zuten ortzegunean, bestak hasteko.

Herritarren arteko herri kirol saio ederra izan zuten larunbat eguerdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun