Uztaila akitu eta abuztua hasi, biak besta giroan egin dituzte Beintza-Labaiengo herritarrek. Beti bezala, bi egunez Beintzan eta bertze bi egunez Labaienen izanen dituzte ekitaldiak eta ez dute ongi pasatzeko aitzakiarik faltatu: frontenis txapelketako finalak, zopak, karrika bueltak txistulariekin, gazteen bazkaria, Elutxa txaranga, aizkora saioa eta Estefi Etxebeste eta Udane Perurena harri altxatzaileak, Tajudos del Norte mariatxiak, tortilla eta postre lehiaketa eta akitzeko, astelehenean, herri bazkaria Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta kanta zaharrak… Eguraldia ere lagun izan da eta bikain joan dira bestak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.