Beintza-Labaiengo Gurutzakungo zabor bilketa puntuan behar ez diren zaborrak uzten dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 31

Neurri handiko traste horiek garbigunera eraman beharrekoak dira.

«Aspaldian, Gurutzakunen dagoen zabor bilketa puntuan garbigunera joan beharko luketen zaborrak agertzen ari dira». Hala adierazi dute Beintza-Labaiengo Udalak eta Malerrekako Mankomunitateak. Hori ikusita, zabor horiek hor ez uzteko eskatu diete herritarrei eta isunak izaten ahal direla ere ohartarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun