Udal eraikinaren birgaitzea ere Arrixkok eginen du
Bestetik, Zubietako Udala duela gutxi hasi da udal eraikin bat birgaitzen zerbitzu publikoak hor bildu eta instalazioak modernizatzeko. Eraikinak hiru solairu ditu (behekoa eta beste bi), eta bakoitzean 115 metro koadroko azalera erabilgarri.
Beheitian herriko osasun kontsultategia eta aldageletarako gunea egonen dira, eta lehen solairuan udal bulegoak. Orain udalak bigarren solairua birgaitu behar du, eta bigarren solairu horretan erabilpen anitzeko gela eta udal erregistroa egonen dira.
Lan hauek ere Arrixko Igeltseritza enpresari esleitu zaizkio eta lanaren kostua, obra eta asistentzia teknikoa, 75.000 eurokoa izanen da. Landa Garapenerako Programaren dirulaguntza hartu du udalak, 44.000 eurokoa.