Ezkurrako pestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 11

Giro ederra izan zuten iaz herri bazkarian.

Ostiralean Cecilia postariak botatako txupinazoarekin hasiko dira Ezkurrako pestak. Urteroko osagaiak nahasi dituzte eta asteartera arte pesta giroan ongi pasatzeko gonbidapena luzatu dute.

Abuztuak 14, ostirala

18:00etan pala partida jokatuko dute. Paula Gorostiaga eta Irati Purroy, Maider Ardanaz eta Haizea Salanuevaren kontra ariko dira. 19:00etan Frontenis Txapelketako finala izanen da eta segidan, txokolatea banatuko dute. 20:00etan txupinazoa botako dute Herriko Etxetik. 20:30ean gazte eta helduen afaria.

Abuztuak 15, larunbata 

10:00etan diana. 12:00etan meza. 13:00etan herri kirol erakustaldia: Arkaitz Etxebeste eta Lierni Osa, Josean Etxeberria eta Maddi Gesalagaren kontra ariko dira aizkoran, harria altxatzen eta arpanan. 17:00etan pilota partidak. 19:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 02:00etara J&J djrekin musika.

Abuztuak 16, igandea

10:00etan diana. 10:30ean mus txapelketa jokatuko dute. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara karts eta puzgarriak jarriko dituzte frontoian. 19:00etan pintxo potea eginen dute. 18:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da Fidelen eskutik. Gauean, zezensuzkoa. 

Abuztuak 17, astelehena

10:00etan diana. 10:30ean.pilota partidak jokatuko dituzte. 18:00etan aizkora erakustaldia eskainiko dute frontoian: Iker Vicente eta Ezpeletak, Txikia eta Larrañaga izanen dituzte aurkari. 19:00etatik 22:00etara J&J Djarekin dantzaldia. Gauean, su artifizialak.

Abuztuak 18, asteartea

10:00etan diana. 13:00etan kantuan aritzeko aukera izanen da Uxue eta Aitor Ibarrarekin. 14:00etan herri bazkaria. 16:00etatik 17:00etara J&J Dj ariko da musika jartzen. 18:00etan Joselu Anaiak taldearen kontzertua. Segidan, J&J Dj ariko da eta gauean pestei bukaera emateko Gaixoa Ni abestuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun