16 erremontista ariko dira, tartean Aritz Juanenea saldiastarra eta Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra A txapelketan eta Martixpe doneztebarra B txapelketan
Hiru egunez jokatuko da, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean finalerdiak eta abuztuaren 2an finalak. Gainera igandeko finalak ETBk eskainiko ditu.
Hiru jaialdiak 18:30ean hasiko dira eta Ariztbatalde frontoia izanen da txapelketako egoitza.
Ostiralean, uztailaren 31n, lehenengo bi finalerdiak daude iragarrita. B txapelketako partidak irekiko du jaialdia eta Martixpe-Aiestaran VI.a bikotea Deskarga-Eskuderoren aurka arituko da. Ondotik A taldeko finalerdiak hartuko du erreleboa. Bertan, Aldabe-Barrenetxea IV.a, Goikoetxea V.a-Azpiroz bikoteen arteko lehiaz gozatuko dute ikusleek.
Larunbatean, abuztuaren 1ean bigarren finalerdiak jokatuko dira. B taldean, Susperregi eta Goikoetxea VI.ak, Aiestaran VII.a eta Ugarte II.a izanen dituzte aurrez aurre. A taldeko bigarren finalerdia, Segurola-Juanenea bikoteak, Ezkurra II.a-Larrañagaren aurka lehiatuko dute. Beraz, Malerrekako pilotarietako bat finalean izanen da.
Irabazleek finalak abuztuaren 2an, igandean, izanen dituzte. Partida guztiak set formatuan jokatuko dira.