Uztailak 31, ortziralea
Beintza
18:30ean frontenis txapelketako finala jokatuko dute eta 20:00etan botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa. Ondotik karrika buelta eginen dute eta 21:00etan zopak banatuko dituzte Herriko Ostatuan eta Itturrondo elkartean. Gauez, dantzaldia izanen dute DJ Endarararekin.
Abuztuak 1, larunbata
Labaien
10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek. 11:00etan mus txapelketa hasiko da eta 14:00etan gazteen bazkaria eginen dute. Arratsaldean Elutxa txaranga herrian barna ibiliko da. 17:30ean txokolate jatea izanen dute eta 19:00etan herri kirol saioa hasiko da aizkolariekin eta harri altxatzaileekin: Bihurri-Jexux Etxeberria eta Zaldua-Joxean Etxeberria bikoteak ariko dira aizkoran eta Estefi Etxebeste eta Udane Perurena harriarekin. Arratsaldez eta gauez DJ J&J ariko da.
Abuztuak 2, igandea
Beintza
10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek. 11:00etan meza izanen da eta ondotik, 12:00etan luntxa eskainiko dute. Arratsaldean haurrendako jokoak izanen dira eta 19:30ean Tajudos del Norte taldearekin mariatxiak izanen dira. Segidan, bingoa eginen dute eta 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa hasiko da. Arratsaldez eta gauez DJ J&J ariko da.
Abuztuak 3, astelehena
Labaien
10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek. Goizean haurrendako jokoak izanen dira eta 14:00etan herri bazkaria hasiko da bertsolariekin. Kanta zaharrak kantatzeko aukera ere izanen da. Arratsaldez eta gauez DJ J&J ariko da.