Beintza-Labaiengo usategiak bost urterako enkantean aterako dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

Bortz urterako emanen du ehiza postuen aprobetxamendua Beintza-Labaiengo udalak.

Beintza-Labaiengo Udalak plegu itxiaren bidez enkante publikoan atera du Aieleta, Ameztia, Lotzabian eta Uztakortako usategien aprobetxamendua, bortz urterako, 2026-20430 epealdirako. Proposamenak Beintza-Labaiengo udaletxean aurkeztu beharko dituzte abuztuaren 10eko 10:00ak baino lehen.

Proposamenak abuztuaren 10eko 10:00ak baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean.

  • Aieletakoak guztira 6 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 24.000 euro (BEZa kanpo).
  • Ameztikoak guztira 8 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 4.000 euro (BEZa kanpo).
  • Lotzabiangoak guztira 17 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 7.500 euro (BEZa kanpo).
  • Uztakortakoak guztira 14 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 6.500 euro (BEZa kanpo).

Egoitza elektronikoan dago baldintza plegu osoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun