San Joakin eta Santa Ana ermita txukundu dute Iturengo jubilatuek

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 24a

Iturengo San Joakin eta Santa Ana ermita dotore gelditu da jubilatuek egindako lanaren ondotik.

San Joakin eta Santa Ana ermita txukundu zuen uztailaren 20an, astelehenean, Iturengo jubilatu talde batek. Normalean urtean behin ematen dute meza ermitan, aurten uztailaren 26an. Beraz, igandean joaten direnek, meza entzuteaz gain, egin dituzten moldatze lanak eta baseliza zein dotore gelditu den ikusteko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun