Kuadrillen Eguna ospatuko dute larunbat honetan Eratsunen

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 23a

Dagoeneko 90 lagunek eman dute izena bazkarian eta bildutako dirua Bizi elkarteari emanen diote.  

Aurten ere Kuadrillen Eguna ospatzeko bilduko dira eratsundarrak. Larunbat honetan, uztailaren 25ean, egin dute hitzordua, eta adierazi dutenez, 90 lagunek eman dute izena bazkaltzeko. Paellaren osagaiak udalak jarriko ditu eta bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Paella jateaz gain, bingoan ariko dira eta bi lagunendako otordua ere zozketatuko dute. Otorduan, zozketan eta bingoan ateratako dirua Bizi elkartera bideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun