Eneit Bertiz sunbildarrak irabazi du Mendi Bizikletako Euskadiko Irekia

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 21a

Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra Abariñoko podiumean txapelarekin, Euskadiko Opena irabazi ondotik.

Uztailaren 11n Abadiñon jokatutako azken probaren ondotik, 23 urtez beheitiko kategorian eta scratchean nagusitu da.

Mendi Bizikletako Open Euskadiko txapelketa akitu zen uztailaren 11n Abadiñon (Bizkaia). Eneit Bertiz Apezetxea herriko txirrindularia garaile suertatu zen 23 urtez azpiko kategorian baita scratchean edo sailkapen nagusian ere, txapelaren jabe eginez. Bertzetik, Sara Garcia Sanzberro ere garaile izan da Open Euskadin, emakumezko kadete kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun