Bortz Kirol txapelketaren bosgarren edizioak lehen urratsak eman ditu

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 14a

Xare partida, 2024ko Bortz Kirol txapelketan.

Dagoeneko bederatzi pilotari apuntatu dira aurtengo Bortz Kirol txapelketarako. Bosgarren edizioa beteko du aurtengoan eta Doneztebeko Erreka elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, «entrenamenduak irailean hasiko dira, eta asmoa txapelketa urrian hastea da». Animatzen den bertze pilotariren bat baldin bada, errekaelkartea@yahoo.es helbide elektronikora idatzi behar du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun