440 kiloko harriarekin bortz plaza eta 7,80 metro egin zituen Nafarroako gurdi eramate txapelketa irabazi zuen sunbildarrak. Julen Kañamares hurbil ibili zen (bortz plaza eta 6,75 metro), hirugarren izan zen Iker Goldarazena (bortz plaza) eta laugarren Raul Zelaieta izan zen (lau plaza eta 9,40 metro). 1.100 kiloko harriarekin ere erakustaldia egin zuebn Joseba Sanchez leitzarrak eta plaza bat eta 2,90 metro egin zituen.
San Fermin sokatira 4x4 torneo mistoan, berriz, Araxes nagusitu da, Txantrearen eta Antsoainen aitzinetik. Aizkora erakustaldia ere eskaini zuten, tartean Nerea Sorondo beratarra eta Xanta Sousa lesakarra zirela.