Maialen Arrietak eta Manu Irigoienek irabazi dute Elgorriagako pala txapelketa. Igandean jokatutako final lehiatuan 22-18 irabazi zieten Maitane Mariezkurrenari eta Jokin Mariezkurrenari. Denera bortz bikotek parte hartu dute txapelketan eta ligaxkaren ondotik, igande eguerdian jokatu zuten finala. Ondotik, taldeko argazkia atera zuten eta parte hartzaile guztiek jatekoa izan zuten herriko ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.