Promozio mailako finalarekin hasiko da jaialdia, Mikel Mikelarena eta Xuban Ilarregi oiztarrek Oses eta Agirrezabalaren kontra jokatuko dute. Segidan, lehen mailako finala jokatuko dute Eloi Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrek, Matxin III eta Ionen kontra.
Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatzen dituen jaialdi gehienak bezala, hauek ere ADANO elkartearen aldekoak izanen dira. 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrera-dohaintza egin beharko dute eta 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa.