Elgorriagako Pala Txapelketako finala igandean jokatuko dute

Ttipi-Ttapa

Elgorriagako Pala Txapelketa azken txanpan sartua da. Egunotan ligaxka bat jokatzekoa dute, eta hoberenek igandean finala jokatuko dute. 

Hauek dira egunotan jokatzen ari diren partiduak.

Uztailak 9, ortzeguna
  • 19:30ean: Agurtzane-Andoni  /  Manu-Maialen
  • 20:00etan: Jokin-Maitane  /   Eloy Mikele
  • 20:30ean: Olatz-Goyo  /  Manu-Maialen
Uztailak 10, ortziralea
  • 19:30ean: Jokin-Maitane  / Agurtzane-Andoni
  • 20:00etan: Olatz-Goyo  /   Eloy-Mikele
  • 20:30ean: Mamu-Mailen  /  Jokin-Maitane
  • 21:00etan: Agurtzane-Andoni  /  Olatz-Goyo
Uztailak 11, larunbata
  • 11:30ean: Eloy-Mikele  /  Manu-Mailen
  • 12:00etan: Jokin-Maitane   /  Olatz-Goyo
  • 12:30ean: Agurtzane-Andoni /  Eloy-Mikele

Partidu horiek guziak jokatu ondotik erabakiko dute igandeko finalean nor ariko diren. Igande eguerdian, 12:00etan, izanen da finala eta ondotik, taldeko argazkia atera eta parte hartzaile guziendako jatekoa emanen dute herriko ostatuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun