1.000 euroko saria da lehenbizikoa, 2648 zenbakia eta 500 eurokoa, berriz, 1045 zenbakia. Egun batzuen buruan sarituak ateratzen ez badira, ordezko zenbakietara joko dute. 1.000 euroko sariarendako 2. zenbakia da 3992a eta 3.ena 3724a. 500 euroko saria eskuratzeko, aldiz, ordezkoa da 4402 zenbakia, hori ateratzen ez bada 2996 zenbakia pasatuko da sariduna izatera.