Bestak 2026

Dantzaz dantza bete dute San Pedro eguna Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 30a

Aurtengo besten azken aurreko eguna zuten atzo Donezteben: San Pedro eguna. Hala, urteroko tradizioz, 11:00etan meza nagusia, 'Agur Doneztebe' eta Trapatan eta bandera dantza izan zituzten. Arratsaldean herri kirolak eta behin ilunduta dantza emanaldiak segida izan zuen herrian; oraingoan, Erreka Dantza Taldeak eskaini zuen erakustaldia.

Argazkiak: Ondikol.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun