Arantxi Diez irakasleari agurra egin diote Iturengo Pulunpa eskolan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Arantxi Diez, ikasle, irakasle eta gusasoekin, joan den ortziralean egindako omenalditxoan.

Iturengo Pulunpa eskolan hogeita bi urtez irakasle eta horietako hamaikatan zuzendari izan den Arantxi Diez zubietarrak erretiroa hartuko du eta dagoeneko bere azken klaseak eman dituenez, ikasle, irakasle eta gurasoen omenaldi polita eskaini zioten ekainaren 19an. Abesti ederrak kantatu zizkioten, Aurreskua dantzatu eta ikasle eta ikasle ohiek joareak jantzi eta agur hunkigarria egin zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun