Bero sapari aurre egin diote Doneztebeko Herri Kroseko parte hartzaileek

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 22a

Nesken podiuma.

Ekainaren 21ean egin zuten Doneztebeko Herri Krosaren 46. edizioar. Bero handia eginagatik, korrikalariek ez zuten huts egin eta jende dezentek parte hartu zuen proba. Gizonezkoetan Aimad Bouziane Neddi izan zen irabazlea eta emakumezkoetan Emakumezkoetan Idoia Nogales Alberdi. Lehenbiziko herritarrak Borja Arregi Muñoz eta Amaia Etxarte Juanenea izan ziren bizkorrenak.

Gizonezkoetan, Aimad Bouziane Neddik 24 minutu eta 43 segundo behar izan zituzten itzulia osatzeko. Bigarren postuan Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal sailkatu zen eta hirugarren Gwendal Larqué Sanjurjo.
 

Gizonezkoen podiuma.

Emakumezkoetan, berriz, Idoia Nogales Alberdi nagusitu zen 28.42ko denborarekin. Podiuma Eguzkiñe Zabaletak eta Amaia Etxarte Juaneneak osatu zuten.
 

Lehenbiziko herritarrak.

Herritarrek ere izan zuten saria. Gizonezkoetan Borja Arregi Muñoz izan zen helmugara ailegatzen lehenbizikoa, Jon Jubera Mariezkurrenaren eta Santi San Miguelen aitzinetik. Emakumezkoetan, berriz, Amaia Etxarte Juanenea izan zen lehen herritarra eta Maider Mindeguia Eleta bigarrena.
Ikusi hemen sailkapen osoa.
 

Lehenbiziko herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun