Erreka Kirol Elkarteak 46. aldiz antolatu du Doneztebeko Herri Krosa, ekainaren 21ean.
Distantzia kategoriaren arabera izanen da: maila berezikoek 75 m, prebenjamin eta benjaminek 420 m, alebinek 820 m, infatilek 1.220 m, kadeteek 1.825 m, jubenilek 3.650 m, senior eta beteranoek lasterketa motza (3.650 m) edo luzea (7.300 m). Izena emateko galdetegia zabaldu dute eta egunean bertan ere egiten ahalko da, 11:00ak arte. Lasterketa nagusirako zortzi euro ordaindu beharko dira, gazteendako debalde izanen da.
Lasterketa luzeko sailkapen orokorrean gizon eta emakumeak sarituko dituzte: lehenbizikoak 150 euro, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak 60 euro. Horrez gain, herriko lehenbiziko gizon eta emakumearentzat urdaiazpiko bana. Gainerako kategorietan trofeoak banatuko dituzte.