Sunbillako antzerki taldeak ikasturte osoan ikasitakoa erakusteko aukera izan zuen igandean, Oporrik ez! antzezlan bikaina aurkeztu baitzuen Doneztebeko Zineman, Uxuri Etxegia Etxebeste irakaslearen gidaritzapean.
Dantza ikuskizunean, berriz, bortz urtetik hasita helduak bitarte hainbat dantza egin zituzten. Bukaeran eskaintzen tartea izan zen, eta ezin izan zuten aipatu gabe utzi aurten irakasle lanetan ibili diren Maialen Maritxalar Ibarra eta Haizea Larzabal Arriolak egin duten lan izugarria. Aski garbi ikusi zen ikasturte guztian lan handia egin dutela, eta hori eskertuz lore sorta bana hartu zuten.