Eguraldi bikaina lagun, Doneztebeko karrikak musikaz bete zituen Mendi Abesbatzak ortziralean egin zuen kontzertu ibiltarian. Hiru geldialdi egin zituen abesbatzak: Parrokia karrikan, Xarmant Ostatuaren gibeleko aldean eta herriko etxearen aitzinean (argazkian). Bakoitzean hiru kantu abestu zituzten eta herriko etxearen aitzinean pianoaren laguntza izan zuten, gainera. Emanaldi hau akitzeko, leku berezia eta herriko besten hurbiltasuna aitzaki hartuta, doneztebarrek hain maite duten Jose Antonio Irigoien herritarraren Agur Doneztebe! abestu zuten, denen gozamenerako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.