Donezteben aurten denboraldi bikaina izan dute kirolean, Erreka kirol elkartearekin egoteko tartea izan genuen eta gaur Doneztebeko Futbol Taldeaz solastatuko gara. Denboraldi bikaina egin dute, gainera lehen aldiz taldeak hirugarren mailara igotzea lortu du. Ekainaren 13an ospatuko dute taldearen eguna eta aurten lortutako garaipenengatik besta inoiz baino bereziago izanen da. Aurtengo denboraldiaz eta taldearen egunaz hitz egiteko gurekin izanen dugu Gari Urroz Doneztebe Futbol Taldeko lehendakaria.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.