Asura mendi ingurutik betizuak biltzeko eskatu du Zubietako Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Zubietako Udalak bandoa zabaldu du jabeei erretiratzeko eskatuz. Bestela, neurriak hartuko dituela adierazi du. 

Zubietako Udalak jakinarazi duenez, «identifikatu eta saneamendu gabeko betizuak dabiltza Asura mendi inguruan, eragozpen eta arrisku egoerak sorrarazten dizkietenak, bai artzainei, bai mendizaleei».

Hala, jabeei biltzeko eta erretiratzeko eskatu die. Kontrara, «jaberik ez badute edo 20 eguneko epean jaberik agertuko ez balitz, ulertuko da jaberik ez dutela, eta basati bihurtuko dira». Ondorioz, «neurriak» hartuko dituela zehaztu du: «Epe hori akitutakoan, erabakia hartuta, animalia basatitzat joko dira betizuak, ehiza ondorioetarako». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun