Ekainaren 12an, 17:00etan hasiko dute besta. Futbol 8 torneoa jokatuko dute benjaminek eta alebinek. Ondotik, merienda izanen dute. Arratsean, mus txapelketa jokatuko dute 21:30ean. Bikote irabazleak, 300 euro eta txapela eskuratuko ditu eta txapeldunordeek 100 euro eta ardoa. Ekainaren 13an, 09:30etik aitzinera futbol partidak jokatuko dituzte. 14:30ean bazkaria izanen dute, eta 19:00etan hasita karrikabuelta. Bukaeran jatekoa banatuko dute, eta eguna borobiltzeko gaupasa izanen da DJ J&Jrekin.
(*Aldizkarian okerreko egitaraua argitaratu zen).