[ARGAZKIAK] Moda desfile dotorea egin dute Iturengo Tresanean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 10a

Iturengo Tresanea ostatu-aterpetxeko ko lorategian hitzordu polita izan zuten ekainaren 6an. Yolanda Gaviria eskolako 16 ikasleek prestaturiko jantziak erakutsi zituzten eskualdeko modeloek. Horien artean Iturengo neskak ere animatu ziren: Maria Larretxea, Maider Bereau, Lorea Bazterrika eta Estefania Etxebeste. Ikasleek beraien sorkuntzekin postuak paratu zituzten. Desfilea baino lehen entseguak eta tailerrak egin zituzten.

Desfilearen aurkezleak Ruben Garate eta Kristobal Zelaieta izan ziren; laguntzaileak Blanca Bañares eta Idoia Etxeberria; Estibaliz Danborenea estetizista; estetizista laguntzaileak Mertxe Garate eta Nuria Barberena; ile apaintzailea Irantzu Gonzalez; ile apaintzailea laguntzailea Saioa Salaburu; musika DJ Aimar Oskarizek paratu zuen du eta Naiara Olagua arduratu zen sare sozialez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun