Programa horren helburua liburutegi publikoetan elkarrizketa eta hausnarketa sustatzea izaten da, eta horretarako, maiatzetik irailera hainbat tailer egitekoak dituzte. Horietako bat izanen da ortzegunean, ekainaren 11n, Doneztebeko liburutegian eginen dutena. Hegaztiak liburua hartuko dute eta horrekin irakurketa dialogikoa eginen dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako da eta haiekin batera, helduendako atea ere irekia izanen da.
17:30ean bilduko dira.