Jakoba Errekondok kontsultategia eskainiko du ekainaren 12an Zubietan

Ttipi-Ttapa

Jakoba Errekondok baratzeari buruzko jakintza partekatuko du ostiralean Zubietan.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzen duen Jakoba Errekondo adituarekin solasaldia eta galderak egiteko aukera izanen dute ekainaren 12an, ostiralean 18:30ean hasita Zubietako estalpean. Zubietako Udalak antolatu du kontsultategia eta basoari, fruta arbolei, loreei edo baratzeei buruzko zalantzak argituko ditu Errekondok.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun