Plaza Zaharrak Bizirik-en lehenbiziko hitzordua larunbatean Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 4a

Euskal Herriko plaza zaharrei bizia, ahotsa eta protagonismoa emateko asmoz sortu dute Plaza Zaharrak Bizirik egitasmoa, eta horren barne, pilota partidua, bertso saioa eta trikitilarien emanaldia izanen dira larunbat honetan, ekainaren 6an, Ezkurran. 

Ezkurrako Udalak antolatu du eta 11:00etan hasiko da. Trikitilariak Ainara Mindegia eta Birjinia Mariezkurrena izanen dira, bertsolariak Joanes Illarregi eta Julio Soto eta pilotariak Oinatz Bengoetxea, Nora Mendizabal, Aitor Alduntzin eta Goiuri Zabaleta.

Eguerdian, udalak luntxa emanen du eta horrez gain, egun osoan Ezkurrako Herriko Ostatua irekia izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun