Moda desfilea eginen dute Iturengo Tresanean ekainaren 6an

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 3a

Iturengo Tresanea ostatuko lorategian eta terrazan eginen dute desfilea larunbatean. Argazkia duela lau urteko desfilekoa da.

25 urte baino gehiago patroigintzan eta moda diseinatzaileak formatzen dabilen Yolanda Gaviria Moda Eskolaren eskutik, moda desfilea izanen dute ekainaren 6an, larunbatean, Iturengo Tresanea apartamentu turistikoaren lorategian eta terrazan.

Yolanda Gaviria Moda Eskolako hamasei ikasleren eta diseinatzaile beraren lanak ikusgai izanen dira

Larunbateko egitarauari dagokionez, goizean, 11:00etan hasita, standak, modelatze tailerrak eta modeloen entseguak ikusteko aukera izanen dute. 18:00etan hasita eginen dute moda desfilea, moda eskolako ikasleen bildumak eta Yolanda Gaviriaren diseinuak ikusteko.

Desfilea larunbat arratsaldean eginen bada ere goizean modelatze tailerrak eta standak paratuko dituzte eta modeloen entseguak eginen dituzte. 

 

Desfilearen aurkezleak Ruben Garate eta Kristobal Zelaieta izanen dira; laguntzaileak Blanca Bañares eta Idoia Etxeberria; estetiziena Estibaliz Danborenea; estetizista laguntzaileak Mertxe Garate eta Nuria Barberena; ile apaintzailea Irantzu Gonzalez; ile apaintzailea laguntzailea Saioa Salaburu; musika DJ Aimar Oskarizek paratuko du eta Naiara Olagua arduratuko da sare sozialez.

Lehendik hainbat desfile antolatu ditu Yolanda Gaviriak eta, duela lau urte, lehen aldiz hurbildu zen Bidasoaldera, orduan ere Iturengo Tresaneara, ikasturtean zehar egindako lanak erakustera eta baloratzera. «Landa eremura hurbildu nahi izan dugu moda eta diseinuaren mundua, ikasle aunitz inguru honetakoak izan ditugula kontuan hartuz», aipatu zigun orduan Gaviriak berak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun