Uda honetan pala txapelketa mistoa antolatu dute Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 3a

Mendi itzulia izan zen maiatzeko kirol hitzorduetako bat Elgorriagan, eta pala izanen da uda honetako bertze zitetako bat, ekainean eta uztailean pala txapelketa antolatu baitute.

Alde batetik, bikoteek mistoak izan beharko dute eta bertzetik, teniseko pilotarekin ari beharko dute.

Izen ematea

Dagoeneko zabalik dago apuntatzeko epea eta interesa duenak Elgorriagako Herriko Ostatuan dagoen zerrendan egin behar du. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko dira eta izena emateko azken eguna igande hau, ekainak 7, izanen da.

Gainerakoan, bikote bakoitzak beraien artean adostu beharko dituzte partidua jokatzeko eguna eta ordua, eta ekainean eta uztailean partiduak jokatuta, finala besten aitzinetik eginen dute. Bikote irabazleak ostatuan afari bat hartuko du saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun