Ekainaren 5ean, 17:15ean, aurrebenjaminek eta benjaminek kiroldegian jokatuko dituzten eskubaloi partidekin hasiko dira ospakizunak. 22:00etan, mus txapelketa jokatuko dute Santa Luzia Plazan. Irabazleek 300 euroko saria eskuratuko dute eta bigarrenek 100 euroko saria. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Biharamunean, kirola izanen da eguneko protagonista. 09:15ean hasita gazteen eskubaloi partidak jokatu dituzte kiroldegian. 09:15ean alebin neskak eta mutilak ariko dira, 10:00etan infantil mutilak, 10:45ean infantil neskak eta 11:30ean kadete neskak. 12:15ean, judo eskolako ikasleen saioa izanen da eta ondotik, hamaiketakoa banatuko diete goizeko ekitaldietan parte hartu duten kirolariei.
Arratsaldean, 16:15etik aitzinera, jubenilek eta kadete mutilek jokatuko dute. 17:15ean senior neskek eta jokalari ohiek elkarren arteko partida jokatuko dute eta 18:15ean, senior mutilek jokalari ohien kontra. Atsedenaldian Erreka Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du eta partida akitzean zozketak eginen dituzte. Bestak segida izanen du arratsean. 21:00etan herri afaria eginen dute plazan eta Trikidantzekin erromeria izanen dute. Ondotik, J&J DJ ariko da