'Herri txiki, infernu handi' saioaren emanaldia izanen dute ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 2a

Bearzana pilotalekuan 21:00etan hasiko da emanaldia.

Donezteben grabatu dute Herri txiki infernu handi programako saio bat eta primizian ikusteko aukera izanen dute ekainaren 4an. Bearzana frontoian izanen da emanaldia 21:00etatik aitzinera. 

Herritarrei egindako elkarrizketak ikusi eta proiekzioa bera grabatu eginen dute; ordu eta erdi inguruko saioa izanen da. Mikel Pagadi, Miren Nogales eta Sebastian Lizaso izanen dira bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun