Xorrotx eta fin

Euskal film laburretan interpretazio onenaren saria Lorena Mariñelarenarentzat

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 29a

Zer errana eman zuen Ekaitz Bertiz Apezetxea sunbildarraren 'Erreka zoko hortan' film laburrak.
Joxepi protagonistaren bizimoduaren bueltan, kontrabandoa eta mitologia uztartuz eta inguru eta ingurukoari balioa emanez, ikasketa akabailako lana ezaguna egin da eskualdean eta eskualdetik kanpo. Eta oraindik berri onak ematen ari gara 'Erreka Zoko hortan' lanaren baitan,
Lorena Mariñelarena Alzuri sunbildarrak euskal film laburretan interpretazio onenaren saria lortu baitu Bilboko Fant jaialdian Joxepiren paperagatik. Joan den maiatzaren 16an hartu zuen saria BECen egindako ekitaldian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun