Nafarroako liga eta kopa irabazi ditu aurten Errekako emakumeen eskubaloi taldeak eta horretaz gainera, Marina Zabala Sarasola jokalaria, merezimendu osoz, bere kategoriako jokalari onena izendatua izan da. Saria Nafarroako Eskubaloi Federazioak ekainaren 2an, heldu den asteartean 18:30ean, Noaingo Kultur Etxean antolatuko duen ekitaldian emanen zaio. Horrez gain, Erreka Kirol Elkarteak aipamen berezia jasoko du bere 50. urteurrena dela eta.