Pilotari dagokionez, Kukuprakak taldea nagusitu zen bi norgehiagoketan. Lau eta erdiaren barrenena, Oskozek 18 eta 6 irabazi zion Mendibururi eta binakako lehian, Aranburuk eta Ruiz Larramendik 22-17 irabazi zieten Mujikari eta Arrastiari.

Bertsolarien arteko lehian, aldiz, Angel Mari Peñagarikanok irabazi zion Maialen Akizuri eta bi tanto gehiago eman zizkion Bitxiloreak taldeari.

Berriozarren berdinketa
Bezperan, ortziralean, Berriozarren jokatutako jardunaldian, Bitxiloreak eta Mitxoletak taldeak partida nana irabazi zuten. Lau eta erdiaren barrenean Mendiburuk (Bitxiloreak) 18-17 irabazi zion Mitxoletak taldeko Agirreri. Binaka, aldiz, Mitxoletak taldeko Iturriaga leitzarrak eta Betegik 22-16 irabazi zieten Mujikari eta Arrastiari.