Eguna borobiltzeko, 106 lagun elkartu ziren bazkaltzeko Santamaria jatetxean. Eta azkenik, dantzaldia Joxe Angelekin. Eguna xarmanki pasatu zuten.
Arkupeak Elkarteak Soinketa Eguna izan zuen ortzegunean eta 41 lagun jotake aritu ziren Doneztebeko kiroldegian urtean zehar gorputza lantzeko egiten dituzten ariketen erakustaldian. Ana Tovarrek zuzentzen duen taldean 19 lagun aritu ziren, makilekin koreografiak egin zituzten, Joxe Angelek musikarekin lagunduta. Maite Sanzen taldean, Asanarte zentrotik, 12 lagun aritu ziren, hauek aulkiaren bidez landutako ariketak zituzten eta hirugarren taldeak, Beratik etorritakoak, Julenek bideratuta bi dantza saio prestatu zituzten.
Eguna borobiltzeko, 106 lagun elkartu ziren bazkaltzeko Santamaria jatetxean. Eta azkenik, dantzaldia Joxe Angelekin. Eguna xarmanki pasatu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.