Pulunpa eskolako aterpearenak 125.578,88 euroko aurrekontua izanen du (BEZa sartu gabe), eta obra egiteko eskolako oporraldia probestuko dute, ekainaren 20tik aitzinera. Kasu honetan dirulaguntza EH Bilduk Nafarroako Aurrekontuei aurkeztutako emendakinari esker lortu da eta udalak ordainduko du falta den zatia. Herriko pista batzuk ere konponduko dituzte, Garatamo eta Amezti aldean. Hauek PIL delakoaren laguntzarekin eginen dira. Aurrekontua 59.992,42 euro. Eta azkenik, Iturengo Ostatuaren berritze lanak. Obra honek PDR laguntza hartuko du eta 46.746,32 euro kostako da. Iraileko oporretan eginen dute.