Etxeko Memorialeko jardunaldia larunbat honetan jokatuko dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 21a

2024ko Udaberriko txapelketako partida Donamariako pilotalekuan. Etxekolonea zena sakea egiten. Larunbatean bere omenez jokatzen ari den bigarren txapelketako partida izanen da pilotaleku berean.

Kukuprakak (Oskoz, Aranburu eta Ruiz de Larramendi pilotan eta Akizu bertsotan) eta Bitxiloreak (Mujika, Mendiburu eta Arrastia pilotan eta Peñagarikano bertsotan) taldeak izanen dira aurrez aurre, 17:30ean hasita

Ados Pilota Elkarteak bigarren urtez antolatu du Etxeko Memoriala, Naroa Elizalde Etxekolonea Zubietako pilotaria zenaren oroimenez. Euskal Herriko hainbat herritan jokatuko da txapelketa eta finala Hernanin ekainaren 7an jokatuko dute. Eskualdean jardunaldi bakarra, hain zuzen Donamariako pilotalekuan larunbat honetan, maiatzak 23, 17:30ean hasita. Bertsoa eta pilota lotuko dituen saioan Kukuprakak (Oskoz, Aranburu eta Ruiz de Larramendi pilotan eta Akizu bertsotan) eta Bitxiloreak taldeak ariko dira (Mujika, Mendiburu eta Arrastia pilotan eta Peñagarikano bertsotan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun