Joxepi izan zen Lorena Mariñelarena Alzuri sunbildarra 'Erreka zoko hortan' filmean.
Ekaitz Bertizen ‘Erreka zoko hortan’ filmean egin duen lanarengatik eman dio saria Euskal Aktoreen Batasunak.
Bilboko Fant Film Festival Zinemaldi Fantastikoaren hogeita hamabigarren edizioan euskal film laburretako interpretazio onenarentzako Saria irabazi du Lorena Mariñelarena Alzuri sunbildarrak, Ekaitz Bertizen Erreka zokor hortan filmean egindako Joxepiren paperagatik. Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) emanda saria larunbatean eskuratu zuen BECen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.