Udaberriko Erremonte Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute Otxandorenak eta Barricartek

Barricartek eta Otxandorenak garaipen garbia eta finalerdietarako txartela lortu zuten ortziralean Garesen.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko bosgarren jardunaldia jokatu zuten ortziralean Garesen. Txapelketako partidan, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Barricartek 35-21 irabazi zieten Matxin III.a eta Otanori, kolore bakarreko partidan eta finalerdietarako txartela segurtatu dute dagoeneko irabazle

35-21 irabazi zieten ortziralean Garesen Matxin III.ari eta Otanori

Lehenbiziko bortz tantoak egin zituzten Otxandorenak eta Barrixartek eta Matxin III.a eta Otano bi tantora hurbildu baziren ere (4-6), hortik aitzinera jaun eta jabe izan ziren urdinak. 3-15eko partziala egin zuten, lehen aldiz hamalau tantoko aldea hartzeko (7-21) eta hamabortzekoa ere izan zuten (11-26). Azkenean, 21-35 irabazi zuten urdinek. Otxandorenak 20 tanto egin zituen eta pilota bakarra galdu zuen.

Aitzinetik, jaialdiko lehen partidan, Malerrekako gazteak eta beteranoak nahasian ariko dira: Xanti Uterga doneztebarrak eta Xuban Ilarregi oiztarrak 30-21 irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Markel Leatxe donamariarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun